Noizbehinka, lankidedeen lanak ikusten ditugu han eta hemen eta galdera datorkigu burura:-baina nondik ateratzen ote dute denbora zenbaitzuk?
Badaude zenbait lankide gure aurretik doazenak IKT gai hauetan eta erreferentziak egiteko zerrenda irekiko dut.
Bisita ezazue isidro vidalen Hitzez bloga eta berak proposatutako loturei jarraitu. badaukazue denbora baterako entretenimendua.
Hortaz gainera ea komentarioen bitartez horrelako beste zenbait perla aurkitzen ditugun eta elkarri jakin arazten dizkiogun.
Ah eta hasierako galderari erantzuna garbi dago. Beste gauza batzuk alde batera utzita. Berritu nahi badugu zaharkitua gelditu zaiguna alde batera utzi beharko dugu eta berriarentzat tokia utzi, alegia, iKTak ikasleekin erabiltzeko testu liburuko zenbait atal ordezkatu egin beharko ditugu.
2008/11/18
2008/11/04
2008/02/18
HEZKUNTZARAKO 100 TRESNA ONENAK
Ez dut nik esaten, Britania Handiko "Centre for Learning & Performance Technologies-en orrian aurkitu dezakezue. Ongi dago, ezagutzen ez dituzunak begiratzeko:
http://www.c4lpt.co.uk/recommended/top1002007.html
Beraien orria ere oso konpletoa da, gehiegi agian.
http://www.c4lpt.co.uk/recommended/top1002007.html
Beraien orria ere oso konpletoa da, gehiegi agian.
2008/01/25
WEB 2 PUNTU .....ZER?
Web 2.0 iraultza izan da internet munduan. Erabiltzaileentzat internet komunitatean aktiboki parte hartzeko aukera suposatzen du, modu errazean eta dohain.
Hezkuntza munduan izan ditzazkeen aukerak bukaezinak dira eta irakasle eta ikasleak beraien lanak argitaratzeko aukera daukate besteek ikus ditzaten. Era berean besteek egindakoa ere ikus dezakete. Ikastetxea zabaldu egiten da internet komunitatera, besteen lana eta jarduera ikusi eta erabili daiteke eta bertan inspirazioa aurkitu ere.
Blog honetan Web 2.0-k eskaintzen dituen aukerak eta hura erabiliz egindako jarduerak jasotzen dira.
2008/01/11
2006/11/18
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
